XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta tratamendu fiskala Pentsio-Planenaren antzekoa bihurtzen da, finkatutako eskubideak ez direlarik titularraren Ondasunaren oinarrian ez integratzeari dagokionez, baina, dena den, egoki den-aitorpenean jakin erazteko betebeharra izango dutelarik.

Azkenik, baldintza batzuk ezartzen dira uztailaren 15eko 7/1988 Foru-Araueko Bigarren Xedapen Iragankorreko 1. apartaduaren babesean egindako akarpenak direla-eta.

1. Artikulua

Borondatezko Prebisio Sozialeko Entitateen Errejimen Fiskalari buruzko uztailaren 15eko 7/1988 Foru-Arauari 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 artikuluak gehitzen zaizkio, ondorengo testu honekin:

7. Artikulua.-Ondare-Transmisioen eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren salbuespena

Foru-Arau honetan aipatzen diren Borondatezko Prebisio Sozialeko Entitateak Ondare-Transmisioen eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergatik salbuetsita egongo dira bai abenduaren 30eko 18/1987 Foru Araueko II Tituluko II. Kapituluan agertzen diren sozietate-eragiketei eta bai arau bereko III Tituluko II. Kapituluan agertzen diren dokumentuei dagokienez.

8. Artikulua. - Bazkide babeslearen ekarpenak eta hauen atxekipen-beharrik eza

Bazkide babeslearen ekarpenak, lanerrendimendu gisa bazkide arruntari pertsonalki egozten zaizkionak, ez daude atxekipenera lotuta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketa kontzeptuan.

9. Artikulua. - 750.000 pezeta baino gehiagoko ekarpen Zerga-Errejimena

1. Borondatezko Prebisio Sozialeko Entitate bateko bazkide arruntak egindako edota hari egotzitako ekarpenak, subjektu pasibo bakoitzeko edo, dagokionean, famili-unitateko 750.000 pezeta baino gehiagokoak, kengarriak izango dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotan ekarpenaren zenbatekoaren % 10ean (...)